Korre Music Night gaueko lasterketa egingo dute
Korre Music Night lasterketa aurkeztu du Donostiako Udalak, ekainaren 8ko gauean egingo dena, hiriko kaleetatik. Hamar kilometroko luzera izango du ibilbideak, Bulebarrean hasita eta Alderdi Ederren bukatuta.
Leku hauetatik igaroko dira korrikalariak: Bulebarra, Kontxa pasealekua, Ondarreta, Bulebarra berriz, Kursaaleko zubia, Kursaala, Bakearen Usoa, Pasealeku Berria, Aquariuma eta Alderdi Eder. Ibilbidean zehar hainbat musika-gune jarriko dituzte, musika estilo desberdinekin, eta dantza egiteko jarduerak ere egongo dira. 21:45ean hasiko da lasterketa, eta 23:15ean itxiko dute helmugako kontrola.