San Joan bezperako ospakizuna berreskuratuko dute Loiolako Erriberan
Loiolako Erriberako Erribertxo Kultur Elkarteak San Joan bezperako ospakizuna berreskuratu nahi du, eta dagoeneko egun horretarako egitaraua antolatzen dabiltza.”Besteak beste, zezensuzkoa atera eta sorgin dantza herrikoa egin nahiko genuke”, jakinarazi dute kultur elkartekoek. Dantza “ikasteko oso erraza” dela baieztatu dute, eta oraindik denbora dagoela horretarako.
Auzotarrak animatu dituzte entseguetan parte hartzera, eta lehenengoa ekainaren 18an egingo dute, 19:45ean Ikasbide Ikastolan. Parte hartu nahi dutenek mezu bat idatzi behar dute info@erribertxo.eus helbidera, edota 669 757 315 telefonora Whatsapp bidez mezu bat bidali.