Ute Bleissner Wiesbadeneko enbaxadorea zendu da
Donostiarekin senidetuta dagoen Wiesbaden (Alemania) hiriko enbaxadorea zen Ute Bleissner, 1981etik. Atzo hil zen, 80 urte zituela. Udalak eman du albistearen berri. Eneko Goia alkateak bere doluminak helarazi dizkio familiari beraren eta udalbatza osoaren izenean.
“Bleissnerrek gure hiria asko maite zuen eta donostiar sentitzen zen. 38 urte hauetan Gipuzkoako hiriburua bisitatu du maiz. 2014an Urrezko Danborrerako izendatua izan zen”, azaldu du udalak.