Musika Eskolak 30 emanalditik gora antolatu ditu ikasturteari amaiera emateko
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskolak emanaldi ugari antolatu ditu ekainerako, ikasturteari amaiera eman eta urte osoan zehar ikasitakoa kalera ateratzeko. Emanaldiak hiriko hainbat lekutan izango dira: plazetan, antzokietan, kultur erakundeetan, eta eskolan bertan.
Guztira 30 kontzertu baino gehiago eskainiko dituzte Eskolako ikasleek. Besteak beste, dantza klasikoa, Banda Txikia, Dantza garaikidea, Txistulariak, Gitarra taldea, Klarinete ensenblea, Euskal Dantzak, Banda Heldu, Atotxako Flautistak eta beste hainbat talderen emanaldiek osatuko dute ekaineko egitaraua.
Hona hemen emaladien egutegia:
- Ekainak 3: Flauta entzunaldia. Atotxako areto nagusian, 19:00etan.
- Ekainak 4: Piano entzunaldia. Atotxako areto nagusian, 18:00etan.
- Ekainak 4: Dantza garaikidea. Gazteszenan, 18:30ean.
- Ekainak 5: Piano entzunaldia. Atotxako areto nagusian, 17:00etan.
- Ekainak 6: Dantza garaikidea. Gazteszenan, 19:00etan.
- Ekainak 6: Bateria entzunaldia. Atotxako areto nagusia, 19:00etan.
- Ekainak 7: Banda Gaztea eta Txikia. Loiolako Erriberan, 18:30ean.
- Ekainak 7: Orkestra gaztea eta Atotxako Flautista, San Vicente elizan, 20:30ean.
- Ekainak 10: Piano entzunaldia, Atotxako areto nagusian, 18:30ean.
- Ekainak 11: Dantza klasikoa. Gazteszenan, 19:00etan.
- Ekainak 11: Klarinete entzunaldia. Atotxako areto nagusian, 19:00etan.
- Ekainak 12: 1. mailako ikasleen entzunaldia. Tomasene Kultur Etxean, 17:30ean.
- Ekainak 12: Perkusio entzunaldia. Atotxako areto nagusian, 19:00etan.
- Ekainak 12: Metalezko instumentuen entzunaldia. Udaletxeko udalbatzn, 19:00etan.
- Ekainak 13: Piano entzunaldia. Atotxako areto nagusia, 19:00etan.
- Ekainak 13: 1. mailako ikasleen entzunaldia. Tomasene kultur etxean, 12:00etan.
- Ekainak 13: Saxofoi entzunaldia. Zorroaga zaharren egoitzan, 17:30ean.
- Ekainak 13: Euskal Dantza. Gazteszenan, 19:00etan.
- Ekainak 14: Piano entzunaldia. Tomasene kultur etxean, 19:00etan.
- Ekainak 15: Eskolako bandak. Iruñeako IFOB jaialdian, egun osoan.
- Ekainak 17: Biolontxelo entzunaldia. Atotxako areto nagusian, 18:00etan.
- Ekainak 18: Metalezko instrumentuen entzunaldia. Atotxako areto nagusian, 19:00etan.
- Ekainak 18: Dantza klasikoa. Gazteszenan, 19:30ean.
- Ekainak 18: Kantu ikasleak. Be Club-en, 20:30ean.
- Ekainak 19: Tronpa entzunaldia. Atotxako areto nagusian, 19:00etan.
- Ekainak 19: Kamara taldeak. San Telmo museoan, 19:00etan.
- Ekainak 19: Klarinete ensanblea. Intxaurrondoko kultur etxean, 19:00etan.
- Ekainak 20: Tronpa entzunaldia. Atotxako areto nagusian, 19:00etan.
- Ekainak 20: Abesbatzak. Eskolako atarian, 19:00etan.
- Ekainak 20: Gitarra klasiko entzunaldia. San Telmo museoan, 19:00etan.
- Ekainak 21: Orkestra handi eta kameratak. Kaputxinoen elizan, 18:00etan.
- Ekainak 21: Musikaren Europako Eguna: Eskolako Konboak eta Big Band-a. Bulebarreko kioskoan 17:00etan.
Musikaren Europako eguna
Gainera, ekainaren 21ean Musikaren Europako Eguna ospatzeko ekitaldi berezia egingo dute Bulebarreko kioskoan, Europako hiri gehienetan bezala. Hain zuzen, eskolako konboek eta Big Band-a arituko dira 19:00etatik aurrera plaza girotzen.