Xabi Alonso Sanseko entrenatzailea izango da
Datorren denboralditik aurrera, Xabi Alonso Realaren proiektura batuko da bigarren B mailako filiala zuzentzeko. Bere ibilaldi profesionala amaituta, jokalari ohiak entrenatzaile formakuntza hasi zuen, eta denboraldi honetan Real Madrileko infantilen taldeko entrenatzaile gisa aritu da. Kontratua bi urterako sinatu du Alonsok, eta Aitor Zulaika ordezkatuko du karguan.
Klubarekin lorturiko akordioari esker, tolosarra Zubietara bueltatuko da Liverpool, Real Madril eta Bayern Munichen jokatu ostean. Realaren historiako jokalari ezagunenetarikoa izan da Alonso, eta 124 partida jokatu ditu talde donostiarrarekin.
Jokalari gisa eginiko ibilbidean zehar, Mundial bat, bi Eurokopa, bi Europako Superkopa, bi Txapeldunen Liga, Liga bat eta hiru Bundesliga irabazi zituen, besteak beste, 2017an erretiroa hartu zuen arte. Gainera, 2011n, Urrezko Danborra jaso zuen Odon Elorza alkatearen eskutik.