Altzako Txapiñenea kaleko itoginei irtenbidea emango die udalak
Donostiako Udalak onartu du Altzako Txapiñenea kaleko urbanizazio proiektua. Zehazki, 1. eta 3. zenbakietan egingo dituzte lanak, eta 228.988 eurokoa da aurrekontua. Txapiñeneako itoginei irtenbide bat ematea da helburua.
Hamarkada luze bat pasa da aipaturiko kaleko dendek eta garajeek itoginak dituztela. Iazko ekainean ados jarri ziren kalteturiko jabeak eta udala. Hain zuzen ere, udala arduratuko da itoginek eragindako kalte gehienak konpontzeaz. Nola nahi ere, jabeek ordainduko dute zati bat.