Dantz Festival jaialdirako berotuko dute asteburuan Urgullen
Abuztuaren 29tik 31era Donostian egingo duten Dantz Festival jaialdirako motorrak berotzen hasiko dira larunbat honetan, ekainaren 8an. Izan ere, Dantz Point deituriko musika gune bat jarriko dute Santiagoko baterian, eta El_Txef_A eta Balza DJ-ek jarriko dute musika 17:00etatk 21:00etara.
Antolakuntzak gogoratu du Santiagoko bateriara igotzeko autobusak daudela. Salamanca pasealekutik ateratzen dira autobusak orduerdiro, 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00era. Musika amaitu ondoren, Urgulletik jaisteko autobusak ere egongo dira.