Manuela Lareok ere Realarekin berritu du
Beste urtebete ariko da Realean Manuela Lareo aurrelaria. Uda honetan talde txuri-urdinarekin harremana bukatzen zuen, baina 2020ra arte sinatu du. Pozik eta baikor agertu da gasteiztarra, bosgarren denboraldia egingo duelako Realarekin.
Lareorekin batera, Maddi Torrek, Marta Cardonak, Ane Etxezarretak eta Nahikari Garciak luzatu dute harremana talde txuri-urdinarekin. Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariak itxita eman du kontratu berritzeen aldia. Jarraituko ez duten jokalariak ondorengoak dira: Sandra Ramajo, Chini Pizarro, Paola Soldevila, Bea Beltran eta Oihana Aldai.