Muskuiluen oskolak erabili daitezke bakero janzkiei higatu itxura emateko
Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioak eman du albistea. Gaur egun bakero janzkiei higatu itxura emateko silikatoa erabiltzen da, baina oso kutsakorra da ingurumenarentzat. Silikatoa ez erabiltzeko azterketak egiten ari dira Massachusettseko MIT ikerketa-zentroan Olatz Martinez eta Idoia Ruiz de Apodaca ingeniari eibartarrak. Plastikozko botoiekin eta muskuiluen oskolekin probak egin dituzte, eta material horiek ere bakeroei higatu itxura hori emateko egokiak direla ikusi dute. Aipagarria da muskuiluen oskola horiek Donostiako Parte Zaharreko La Mejillonera tabernak eman dizkiela ingeniariei.