Altzako udako ikastaroetarako izen-ematea zabalik da
Altzako udako ikastaroetan izena emateko epea hilaren 20ra arte egongo da zabalik, eta askotariko eskaintza egongo da Casares Kultur Etxean. Ekainaren 26tik 30era, pintura, dantza, zeramika, perkusioa, gorputz espresioa eta argazkigintza lantzeko ikastaroak egingo dituzte, Artista Gazteak programaren barruan. Bestalde, uztailaren 3tik 27ra helduentzako Pilates, Yoga eta Zumba ikastaroak egingo dituzte. Izen-ematea Donostia Kulturaren webgunean egin behar da. Hona ikastaro guztien egitaraua:
- Artista Gazteak: Ekainaren 26tik 30era, 10:00etatik 13:00etara. 6 eta 9 urte arteko haurrentzat eta euskaraz. 35 euro.
- Artista Gazteak: Ekainaren 26tik 30era, 10:00etatik 13:00etara. 9 eta 12 urte arteko haurrentzat eta euskaraz. 35 euro.
- Zumba: Uztailaren 3tik 26ra, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara. Helduentzat eta gaztelaniaz. 28 euro.
- Zumba: Uztailaren 3tik 26ra, astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 19:30era. Helduentzat eta euskaraz. 28 euro.
- Pilates: Uztailaren 4tik 27ra, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara. Helduentzat eta gaztelaniaz. 24 euro.
- Pilates: Uztailaren 4tik 27ra, astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era. Helduentzat eta euskaraz. 24 euro.
- Yoga: Uztailaren 4tik 27ra, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara. Helduentzat eta gaztelaniaz. 24 euro.
- Yoga: Uztailaren 4tik 27ra, astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era. Helduentzat eta euskaraz. 24 euro.
- Pilates: Uztailaren 3tik 26ra, astelehen eta asteazkenetan, 10:30etik 11:30era. Helduentzat eta gaztelaniaz. 28 euro.
- Pilates: Uztailaren 4tik 27ra, astearte eta ostegunetan, 10:30etik 11:30era. Helduentzat eta euskaraz. 24 euro.