Donostiako Udaleko txistulariak, tradizional zein modernoak
Mendeak daramatzate txistulariek Donostiako kaleetan dianan, erromerietan eta bestelako emanaldietan jotzen, eta XIX. mendetik Udal Txistulari banda ofiziala dauka hiriak.
Udalaren funtzionarioak dira bandako musikariak, eta hala diren heinean, hiritarrei zerbitzu bat emateko daude. Tradizioa dute oinarri, baina garai berrietara egokitzeko etengabeko berrikuntza prozesu batean daude murgildurik; horren adibide dira ostegunero egiten dituzten umorezko kontzertuak eta argitaratu berri dute Maitatia disko-liburua.
Luze eta zabal hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk Jon Ansorena, Agustin Laskurain eta Aitor Arozena bandako kideekin, gaur egun taldeak bizi duen egoera eta egunerokoa azaltzeko. Bandaren funtzionamenduaz, musikarien funtzionario lanpostuetaz, berrikuntzetaz, txistularien belaunaldi berrietaz eta txistuaren munduan emakumeek duten presentziaz aritu dira, besteak beste.