Donostiako IV. Boilur Azoka egingo dute Herreran
Datorren igandean, ekainaren 16an, egingo dute Boilur Azoka Herreran, 10:30etik 15:00etara, auzoko jaietako giroan. Duela lau urte hasi ziren Herrerako Euskal Giroa elkarteko kideak Donostiako Boilur Azoka egiten, onddo mota hori jendartean gehiago ezagutarazteko helburuarekin. Sukaldaritzan oso ezaguna den onddo bat da boilurra, duen balio gastronomikoagatik, baina ez da hain ezaguna sukaldaritza arlotik kanpo. Mikologia zaleak dira elkartean, eta Boilur Azokarekin hasi aurretik bi urte zeramatzaten jada mikologia azokak egiten.