Klima aldaketa
Uda gertu dugu. Urtaroa berehala hasiko da, baina Donostiakoa jada abian dela argi ikusi zen joan den asteburuan. Hiru hondartzetako edozeinetara gerturatzea besterik ez zegoen hori ikusteko. Eguzkia eta beroarekin batera hasi zaigu donostiar askori amesgaiztoa, gure herria gurea ez dela sentiarazten digun urtaroa, bigarren mailako hiritar bilakatzen gaituena. Uda, urtero, gero eta lehenago iristen zaigu.