Zortzi kontzertu egongo dira Donostiako Musikaren Egunean
Bederatzigarrenez egingo dute aurten Musikaren Eguna Donostiako Erdialdean, Nazioarteko Musikaren Eguna ospatzeko. Ekainaren 21ean eta 22an egingo dituzte kontzertuak, Forum Fnac gunean lehenengo egunean eta Loiola kalean bigarrenean.
Latitud 43, Sua, June Calsor, Maren, Ibai Marin, Noa & The Hell Drinkers, Joseba Irazoki eta Lagunak eta Koko Jeans & The Tonics izango dira aurten joko duten talde eta bakarlariak. 3.000 pertsona izan ziren iazko kontzertuetan, eta aurten ere arrakasta izatea espero dute antolatzaileek.
Euskal Herriko oso talde garrantzitsuek jo izan dute Donostiako Musikaren Egunean, hala nola, Travellin’ Brothers taldeak (2018an), Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak (2015ean) eta Belako taldeak (2014an). Jarraian, aurtengo egitaraua:
Ostirala, ekainak 21, Forum Fnac gunean:
- 19:00. June Calsor.
- 20:00. Sua.
Larunbata, ekainak 22, Loiola kalean:
- 12:00. Latitud 43.
- 13:00. Maren.
- 16:45. Ibai Marin.
- 17:30. Noa & The Hell Drinkers.
- 18:45. Joseba Irazoki eta lagunak.
- 20:15. Koko Jeans & The Tonics.