Hasi dira Antiguako sanjoanak
2019ko San Joan sua Antiguan. Gazte Egunarekin abiatu dira Antiguako San Joan jaiak asteburuan. Hurrengo egunetako egitaraua zein izango den badakizu? San Joan bezpera gerturatu ahala, jarduera gehiago egingo dituzte auzoan: kale antzerkia izango da Trapu Zaharra taldearekin, street boulderra Platerotarrak mendi taldearekin, Xabier Amurizaren emanaldia Txirain elkartean, Dantza Eguna frontoian…
Egitaraua:
Ekainak 13, osteguna
– Pirritx, Porrotx eta Marimotots. ‘Musua’ ikuskizuna frontoian, 18:00etan.
Ekainak 14, ostirala
– Luberriko abesbatzaren emanaldia frontoian, 20:00etan.
Ekainak 15, larunbata
– Auskalo olinpiadak Benta Berriko kantxetan, 11:00etatik 13:00etara.
– Haurtxokoa eta gaztelekua San Joan jaietan. Tailerrak eta jolasak Jose Maria Sert plazan, 17:00etan.
– Afari herrikoia frontoian, 21:00etan.
– XXI. ‘Ez don/dok/ + 13 Antiguotarrak hamalau’ jaialdia frontoian, 22:30ean.
– Herenegun taldearen kontzertua eta XD Mixta DJen saioa frontoian, 00:00etan.
Ekainak 16, igandea
– Trapu Zaharra antzerki taldea: ‘Turistreando’. Gaskonia plazan, 13:00etan.
Ekainak 20, osteguna
– MICE eta Physis Versus Nomos Dokan, 21:00etan. Doan.
Ekainak 21, ostirala
– Tempo 22 dantza taldearen emanaldia frontoian, 17:00etan.
– Street Boulder Mikel Laboa plazan, 18:00etan.
– Xabier Amurizaren sorkuntza saioa Txirain elkartean, 20:00etan. Ondoren, afaria eta lagunarteko kantu saioak. Txartelak eskatzeko: txiranin20@txirain.eus eta 943 312854.
Ekainak 22, larunbata
– Diana auzoko txistulari eta dultzaineroekin, 10:00etan.
– Antiguotarrak euskal dantza taldearen kalejira Matia kalean zehar, 13:00etan.
– Tio Teronen semeak taldearen emanaldia frontoian, 17:30ean.
– Musika eta dantza frontoian, 19:30ean.
– Sardina jatea eta taberna egun osoan zehar Mikel Laboa plazan.
Ekainak 23, igandea
– Txirain atariko jaia: haurren toka txapelketa, horma irudia margotzea eta pintxo dastaketa, 12:00etan.
– Buruhandiak eta trikitilariak Matia kalean, 19:00etan.
– San Joan koroak eta trikitilariak 20:00etan, Antiguotarrak elkartetik abiatuta.
– San Joan sua Gaskonia plazan, 22:00etan.
– Erromeria Gaskonia plazan, 22:30ean.
Ekainak 27, ostirala
– Txemi Lasarteren omenezko pala txapelketaren finalak frontoian, 19:00etan.


