Denboraldi berrirako trainerua aurkeztu du kaian Arraun Lagunakek
Arraun Lagunakek denboraldi berrirako trainerua aurkeztu du kaian asteburuan, belaunaldi desberdinetako arraunlariekin. Ekainaren 29tik aurrera, talde donostiarra hirugarren urtez jarraian lehiatuko da Eusko Tren Ligan, Patxi Olabe eta Ekain Iriarteren zuzendaritzapean. Aurten, gainera, Itziar Eguren klubeko presidente gisa estreinatuko da, Jose Ramon Gomezi erreleboa hartuta.
Duela bi urteko kanpainan, donostiarrek laugarri postuan amaitu zuten liga, eta iaz, berriz, hirugarren postua lortu zuten, Ondarrun euren lehen estropada irabazteaz gain.. Honakoan, Donostiarra, Hondarribia eta Orio izango dituzte aurkari gisa.