Elegante hasiko dituzte Herrerako jaiak
Joan den asteburuan Herrera jaietako kirol jardueraz beteta egon bazen ere, ostegunean, ekainaren 13an, hasiko dira ofizialki Herrerako jaiak, txupinazo elegantearekin. Ondo jantzita irtengo dira kalera auzotarrak 19:00etan, eta Kilikariak txarangarekin batera brindisa egingo dute. Egitarau zabala prestatu dute asteburu honetarako eta baita hurrengorako ere, San Joan bezperari begira. Hona egitarau osoa:
EKAINAK 10, ASTELEHENA
19:30 Haur eta helduen danborrada entsegua Euskal Giroan. Anima zaitezte!!
EKAINAK 11, ASTEARTEA
19:30 San Joan Suaren dantza entsegua Auzotegian.
EKAINAK 12, ASTEAZKENA
19:30 Azken aukera!! Haur eta helduen danborrada entseguak Euskal Giroan.
EKAINAK 13, OSTEGUNA
17:00 Haurren ZINEA Herrera K.E.-an.
19:00 Herrerako Jaietako TXUPINAZO ELEGANTEA, pregoi eta txanpaia, Kilikariak txarangarekin. JANTZI ELEGANTE eta zatoz gurekin brindisera.
19:10 Herrerako jaietako VII. PINTXO POTE ELEGANTEA, KilIkariak txarangarekin.
EKAINAK 14, OSTIRALA
17:30 Ikastetik edo lanetik jaietara!! Herrera goitik behera gozatuz. Aupa gazte!!
18:00 Gaua alaitzen joateko, auzoan zehar poteoa eta OARSO trikitixa-xa-xa!! 21:00 Gaua luzea dela, denok afaltzera, Oarso trikiaren kalejirak auzoa alaituko digu!
22:00 Kontzertuak: KAOTIKO; TXAPELPUNK eta JOSETXU PIPERRAK.
03:00 DJ rider txoznagunean.
EKAINAK 15, LARUNBATA
09:00 Diana Donostiako txistulariekin.
10:00 Umeentzako II. Herrerako Futbol Txapelketa. (Herrerako Ikastetxean).
11:00 Luisita putz egitera, UMEENTZAKO PUZGARRIAK plazan.
11:30 Ara, ara, ara… puzgarriak martxan ta gure haurrak dantzan!!, goazen beraien dantza ikastera.
12:00 VII. Herrerako Jaiak PAELLA LEHIAKETA.
12:00 Batzuk plazan dantzan eta beste batzuk su gainean dantzan, kale animazioa Herrera behetik gora alaitu.
12:00 Ez da oliNpikoa, baina freskatzeko nahikoa, haurrentzako piszina plazan.
14:00 Herri bazkaria PAELLADA itzela, hartu al duzu txartela? (BAZKARIRAKO TXARTELAK ALDEZ AURRETIK EROSI BEHAR DIRA).
17:00 Luisito lagundu puzten!!! UMEENTZAKO PUZGARRIAK plazan.
17:00 Herrerako Jaiak Mus Txapelketa Nido tabernan.
17:00 HAUR TXUPINAZOA.
17:01 Denok dantzara Luisito eta Lusitarekin.
17:15 2019ko Marrazki Lehiaketaren sari-banaketa.
17:30 Eidabe taldearen eskutik Gora kasete ikuskizuna,denak dantzara. 17:00 Herrerako Jaietako BINGOA aterpean.
18:00 Gazteentzako OLINPIADA.
19:00 Haurrentzako Txokolatada.
19:15 Buruhandi eta erraldoien irteera Herrerako txistulariak eta “Alano” alboka taldearekin.
19:30 Matraka elektrotxarangarekin gaua berotzeari ekin.
21:00 Sardina jatea ARRASTAKA trikitixa eta Mozkor Frentekideok Otxotearekin.
21:30 Kirolari OLINPIKOENTZAKO AFARIA, proteinak ez dira faltako! 00:00 Musika festa. BERBENA Eztengiro taldearen eskutik.
02:00 Mozkor jokoak.
EKAINAK 16, IGANDEA EUSKAL JAIA
09:00 Diana Donostiako txistulariekin.
11:00 HERRERAKO IV. BOILUR AZOKA. Nafarroa, Araba, Errioxa, Hueska, Soria…-tik etorritako boilur biltza.
11:00 EUSKAL JAIA ETA ARTISAU AZOKA: Altzako baserritarrak, zeramika, bitxiak, taloak, buruhandiak, jostailuak…
11:00 Luisito!!! Luisita!!! PUZGARRIAK, UR PUZGARRIAK eta APAR FESTA. Ez ahaztu bainujantziak ekartzeaz!!
12:00 Euskal Jaia ARRASTAKA trikitixarekin. Sagardo dastaketa.
12:00 Urdaiazpiko mozketa. Auzoko tabernen eskutik.
12:30 KANTU JIRA. Herrera Kantuz abesbatza herrikoiarekin eta ARRASTAKA trikitixarekin.
14:00 Herrerako Jaiak herri kantu BARRIKOTEA Herrerako txistulari, Estanga trikitixa eta Mozkor Frentekideok. (EZ AHAZTU, ALDEZ AURRETIK TXARTELA EROSI BEHAR DELA).
17:30 ZALDITXO eta ZEZENTXOAK, Estanga trikitixarekin.
18:30 Herri kirolak. SARALEGI ANAIAK Rekondo-Arria eta ondoren iparraldeko jokoak.
19:30 BURUHANDIEN JUBILAZIOA Estanga trikitixa, Herrerako txistulari eta dultzainlariekin, erraldoiak atzo jubilatu ote ziren.
20:00 Nekatuak? Denok dantzara ohiko ERROMERIA GIDATUAN.
EKAINAK 18, ASTEARTEA
19:30 San Joan Suaren dantza entsaioa Auzotegian.
EKAINAK 20, OSTEGUNA
17:30 Haurren Herrerako Jaietako III. FUTBOLIN TXAPELKETA Nido tabernan! (Apuntatzeko Nido tabernan)
19:00 Herrerako Jaietako III. FUTBOLIN TXAPELKETA Nido tabernan! (Apuntatzeko Nido tabernan)
21:00 Kultur aniztasun afaria Donostiako Zentru Islamiarraren eskutik.
EKAINAK 21, OSTIRALA, SAN LUIS EGUNA
11:00 Herri meza Herrerako Koru Parrokialarekin.
13:00 Hamaiketakoa?? Jubilatuentzako ordubatetakoa, mokau earra Herrera K.E.-n Mozkor Frentekideok otxo
14:00 Bazkaria Aterpean jubilatu eta ez jubilatuentzat.
14:30 SAN LUIS BAZKARI HERRIKOIA, San Luis egunen gu bixi-bixi gu, Mozkor Frentekideok otxotearekin.
17:00 Bazkari osteko dantzaldia aterpean
17:30 Shakespeare akademiaren eskutik haurrentzako IPUIN KONTALARIA ingelesez.
18:00 Haurrentzako PAILAZO IKUSKIZUNA, LUJINDAR AHIZPAK, TIK-KLAK Taldea, Bizarrain elkartearen eskutik. 19:00 Astoak karroza eta guzti.
22:00 KARAOKE TXAPELKETA (abestia aukeratu eta prestatu, aldez aurretik apuntatzea beharrezkoa da) herrerakojaiak@gmail.com
EKAINAK 22, LARUNBATA / DANTZARI TXIKIEN EGUNA
10:00 Kirolari guztien muskuluak berotzen joateko ZUMBA eta GAP ikastaroa doan, plazan.
10:45 Dantzarien ongietorria.
11:00 Euskal Dantza ikuskizun ezberdinak, kalejirak eta dantzak auzoan zehar.
12:30 Dantzari guztiak elkartu eta azken dantzak plazan.
13:00 Hamaiketakoa eta urdaiazpiko mozketa parte hartzaile guztientzat…. Parte hartu eta dantzatu.
13:00 Tripak ere berotzen hasteko… POTEO MUSIKATUA auzoan zehar.
14:00 Herri kirol bazkaria Trintxerpeko eta Herrerako kirolariekin.
18:00 Herri Kirola APOSTUA . HERRERA vs. TRINTXERPE. (Txingak, Zaku lasterketa, Lokotxak, Ingudea,Etab..)
19:30 Haur eta helduen tanborrada “Ilunbe” txarangarekin eta buruhandi eta erraldoien paseoa Alano alboka taldearekin.
20:30 Sardina jatea Olmos Pasealekuan.
21:30 ELEKTROBUIAKA elektrotxarangaren ikuskizuna, auzoa alaituz! 00:00 Kontzertua: BIDEAN ERROMERIA.
EKAINAK 23, SAN JOAN BEZPERA
19:00 Triki-poteoa. Zahar eta gazte auzoa elkarrekin girotuz!
19:00 Herrerako argazki zaharrak jeitsi eta erakutsi.
20:30 Afari herrikoia plazan, KAXUELITAK.
21:30 Ohizko SAN JUAN SUA Pasaiako txistulariekin eta Beti Alai dantza taldearekin
23:00 ZEZEN SUZKOA eta AZKEN TRAKA Herrerako txistulariekin 23:15 Luisito eta Luisita D. J.
23:59 Gaixoa ni!!! Nora zoazte Luisito ta Luisita?!?! Jarraitu dantzan.
GAIXOA NI, GAIXOA NI. BUKATU ZAIZKIGULA GURE SAN LUIS…