Gaurgeroa aurkeztuko dute, EAEko eta Nafarroako erretiratuen koordinakundea
Duela hamar urte inguru hasi zuten euren ibilbidea Hego Euskal Herriko adinekoen eta erretiratuen elkarteek: Arabako Pentsionistak Lanean, Bizkaiko Pentsionistak Martxan, Gipuzkoako Duintasuna eta Nafarroako Pentsionistak Martxan. Orain, indarrak batu eta era koordinatuan lana egiteko Gaurgeroa koordinakundea sortu dute.
Apirilaren 9an aurkeztu zuten plataforma Gasteizko Europa Jauregian, eta Donostian ekainaren 11n, bihar, egingo dute aurkezpena. Koldo Mitxelenan izango da, 10:30ean, eta Jose Maria Uria Gaurgeroaren presidentea eta Maria Luisa Lizarza Tolosaldeko pentsiodunen mugimenduko kideak hitz egingo dute koordinakundearen izenean. Jarraian, Mikel de la Fuentek Pentsioen oraina eta etorkizuna hitzaldia egingo du. De la Fuente EHUko Lan Zuzenbidearen eta Gizarte Segurantzaren irakaslea izan zen 2015ean erretiratu arte, eta egun pentsiodunen mugimenduko militantea da.