Parte Zaharreko kontsumo taldea sortzeko bilera irekia egingo dute Kijeran
Larunbatean, Parte Zaharreko bizilagunek bilera irekia egingo dute Kanpandegi kaleko Kijera gaztetxean, auzoko kontsumo taldea sortzeko helburuarekin. Proiektu agroekologiko honen bitartez, bertako produktu ekologikoz beteriko saskiak eskainiko dizkiete egitasmoan parte hartu nahi duten auzotarrei.
Sare sozialen bidez, herritarrei kontsumo taldearen sorrera-ekitaldian parte hartzeko deia egin diete Kijerako kideek. Bilera 11:00etan izango da, gaztetxean bertan.