Realaren lehen taldean jokatuko dute Ander Barrenetxeak, Ander Gebarak, Robin Le Normandek eta Aihen Muñozek
Fitxaketak egin aurretik, klubeko jokalari gazteen etorkizuna finkatzen ari da Reala. Izan ere, azken astean Luca Sangalliren eta Ander Gebararen kontratuak berritu ditu, eta azken horri, Robin Le Normandi, Aihen Muñozi eta Ander Barrenetxeari lehen taldeko kontratua egin die datorren urtera begira. Lau jokalariek azken 2018/2019 denboraldian egin dute debuta talde txuri-urdinarekin, eta harrera ona izan dute Anoetako zaleen artean.