Zerga biltegiko arreta UdalInfo bulegoan eskainiko dute hilaren 12tik 14ra
Goikoa Jauregiko beheko solairuan dagoen Zerga Biltegiko Arreta Zerbitzuko bulegoa itxita egongo da asteazkenetik ostiralera, biak barne. Jauregian egiten ari diren berregokitzapen lanengatik itxiko dute.
Hiru egun horietan Donostiako Udaletxeko Udal!nfoko bulegoetan eskainiko diete zerbitzua herritarrei. Hilaren 17an, astelehenean, zerbitzua berriz ere irekiko da Goikoa Jauregian goizeko 9:00etan.