'Hariak sortzen' erakusketa egingo dute Añorgan
Hariak sortzen erakusketa egingo dute aurten ere Añorgako Museum Cemento Rezolan. Amassorrain ikastolako ikasleek 2018/2019 ikasturtean egindako lana bilduko du erakusketak, eta auzoko ahozko memoria berreskuratzea du helburu. Ostegunean, ekainaren 13an, inauguratuko dute erakusketa, eta Amassorraineko ikasle bat, Amaia Llorente museoko koordinatzaile teknikoa eta Adrian Perez ikastolako irakaslea egongo dira han, 16:30etik aurrera. Proiektua aurkeztuko dute, eta baita erakusketako gaien inguruko elkarrizketak izango dituen laburpen bideoa ere. Ondoren, 17:00etan, bisita gidatua egingo dute erakusketa ezagutzeko.