Poesia Lehiaketaren lan irabazlea aurkeztu du Gorka Salcesek
Gorka Salces bizkaitarrak Iraganaren izterrak poema liburua aurkeztu du, II. Poesia Lehiaketaren lan irabazlea. Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak elkarlanean antolatzen dute lehiaketa. Bigarren deialdira 13 poema bilduma aurkeztu ziren, euskaraz eta bakarka idatziak. Guztien artetik Salcesen lana izan zen aukeratua.
Epaimahaia Eli Tolaretxipi, Itxaro Borda eta Aritz Gorrotxategik osatu zuten, eta aho batez erabaki zuten sarituaren izena. Sari banaketa ekitaldia Poesialdian, Donostiako Poesiaren Astean, egin zen joan den martxoaren 20an.
Irailean Donostia Kultura III. Poesia Sariaren oinarriak ezagutzera emango dira eta idazlanak aurkezteko epea zabalduko da.