Realak Alexander Isak suediarra fitxatu du datozen bost denboraldietarako
Reala akordio batera iritsi da Borussia Dortmund taldearekin Alexander Isak jokalaria fitxatzeko, eta aurrelariak datozen bost denboraldietarako kontratua sinatu du talde donostiarrarekin. Gaur eginiko aurkezpen ekitaldian, Jokin Aperribaik ez du fitxaketaren prezioaren berririk ez kontratuaren xehetasunik eman nahi izan.
Jokalari suediarrak 19 urte ditu, eta azken denboraldian Herbehereetako ligan jokatu du, Willen II taldean, hamalau partidatan 14 gol eginez. Isakena Realak datorren denboraldiari begira egin duen hirugarren fitxaketa da. Lehenago, Modibo Sagnan atzelaria eta Alex Remiro atezainaren errefortzuak aurkeztu ditu talde donostiarrak.