Sergio Valdeolmillos entrenatzaileak Gipuzkoa Basket utziko du
2018/2019 denboraldiaren amaierara arte zuen kontratua Sergio Valdeolmillos entrenatzaileak Gipuzkoa Basketekin, eta kontratua ez luzatzea erabaki dute klubeko Administrazio Kontseiluak eta entrenatzaileak berak. Egindako lan guztia eskertu dio klubak Valdeolmillosi, eta zorterik onena opa dio etorkizuneko proiektuetan. Sergio Garcia bigarren entrenatzaileak ere ez du klubean jarraituko, Leyma Coruña taldearekin akordio batera iritsi baita.