Axular Lizeoko ikasleek inklusibitatearen aldeko rap bat egin dute
Dravet sindromearen hilabetea dela eta, Axular Lizeoko ikasleek zerbait berezia prestatzea erabaki zuten. Rap bat idaztea eta abestea pentsatu zuten. LH5 eta LH6ko Markel Uranga, Ander Ezpeleta eta Jon Garcia ikasleek egin dute jarraian ikus dezakezuen rapa.
“Bagenekien ikastolaren baloreekin bat zetorren abestia sortzen ari ginela, izan ere, gure egunerokotasunean asko nabaritzen dugu ikastola inklusibo batean gaudela, eta horrek harro sentiaraztera bultzatzen gaitu”, adierazi dute.