Basque Culinary Center erakundearen inpaktu ekonomikoa 136,6 milioi eurokoa da
Bilera egin du gaur Basque Culinary Center Fundazioaren patronatuak, eta Basque Culinary Centerren inpaktu sozioekonomikoa azterketa aurkeztu dute. Erakundearen inpaktu ekonomikoa 136,6 milioi eurokoa dela dio azterketak, eta BPG-ri egindako ekarpena 74,8 milioi eurokoa.
2011n abian jarri zenetik EAEri zer ekarri dion azaltzen duen erradiografia egin dute. Iaz inpaktu ekonomikoa 24,4 milioi eurokoa izan zen, 2014an baino %59 gehiago. Aldiz, BPG-ari egindako ekarpena 13,4 milioi eurokoa izan zen, 2014an baino %64 gehiago.
Adierazi dutenez, erakundeak bere jardueraren ardatz guztiak sendotu ditu urte hauetan guztietan. Alor akademikoa proiektuaren oinarri gisa finkatu da, gastronomiaren promozioaren alorra indartu egin da euren lana ikusgai egiteko tresna gidara, eta Gastronomia Teknologia Zentroa etorkizun handiko aktibo bilakatu da, balio erantsien zerbitzuak aktibatzeko.