Donostiako marka turistiko berria aurkeztu dute
Donostiako marka turistiko berria aurkeztu du Donostia Turismoak, honako esaldi honekin: “Donostia munduari erakusteko, gauza bakarra egin dugu: begiak ireki”. The iconic City goiburuarekin sustatuko dute nazioartean Donostian turismoa egitea.
Kontxako badian oinarritutako marka da, “hiriko lekurik esanguratsuena” delako, Donostia Turismoaren arabera. Azaldu dutenez, “maskor batean kolore irisatuekin” sortu dute irudi berria, eta “Donostiako balioetan eta nortasunean oinarrituta dago: hiri ederra, irekia, kosmopolita, euskalduna eta berezko estiloarekin, lagunkoia eta integratzailea”.