Harrotu Ileakek 'Zapalduen antzerkia' estreinatuko du Tabakaleran
Harrotu Ileak proiektuak ‘Zapalduen antzerkia’ izeneko obra estreinatuko du ekainaren 21ean. Tabakaleran bildu ohi diren gazte migranteekin batera osaturiko taldeak hilabeteak daramatza antzerkia prestatzen, etorkinen gizarteratzea sustatu eta hirian jasaten dituzten bidegabekeriak azaleratzeko helburuarekin.
Urtero proiektu kultural berri bat sortzeko asmoarekin, Harrotu Ileakeko kideek taldearen izen bereko abesti bat egin zuten iazko ikasturtean hainbat artista ezagunen laguntzarekin, eta hura aurkezteko bideoklipa ere egin zuten. Gainera, Irutxuloko Hitzak Tabakalerako talde honi buruzko erreportaje zabala egin zuen abenduan, egitasmoaren sustatzaileetako batzuk elkarrizketatuta.
Obra berriaren aurkezpena Tabakaleran egingo dute, 19:00etan, doako sarrerarekin.