Indarkeria matxista instituzionalari buruzko ziklo bat antolatu dute
Donostiako Emakumeen Etxean askotariko esparruak jorratzen dituzten hainbat batzorde daude, eta horietako bat da La Antiagresiones erasoen aurkako batzordea. Taldeak indarkeria matxista zer den lantzeaz gain, horri aurre egiteko egin beharrekoaren inguruan hausnartzeko helburua du. Urtero jardunaldi batzuk antolatzen dituzte, emakumeek pairatzen duten indarkeriei buruz eztabaidatzeko, eta horien aurkako tresnak garatzeko.
Aurten, indarkeria matxista instituzionalari buruzko hiru hitzaldi antolatu ditu batzordeak. Joan den asteazkenean egin zuten lehenengoa, Arantza Campos eta Maria Naredo hizlariekin. Camposek indarkeria instituzionalaren inguruko marko teorikoa ezarri zuen, eta Naredok indarkeria judizialaren inguruko kasu zehatzak azaldu zituen. Hitzaldiak emakumeentzat* bakarrik direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Datorren mintzaldia ekainaren 21ean, datorren ostiralean, izango da. Sonia Vivasek polizia-indarkeriari buruz hitz egingo du, eta Francisca Fernandezek indarkeria obstetrikoaren inguruko azalpenak emango ditu.
Azkenik, ekainaren 26an, asteazkenean, Eider Goiburuk hezkuntza arloko indarkeria jorratuko du, eta Asun Urbietak indarkerien aurkako aktibismoaren inguruko nondik norakoak azalduko ditu.
* Gizon gisa gizarteratuak izan ez diren pertsonentzat.