Juanmi Jimenezek Reala utziko du
Zurrumurruak egia bihurtu dira, eta Juanmi Jimenez Realeko jokalariak kluba utziko du, Sevillako Real Betis taldean jokatzeko. Marca hedabidearen arabera, zortzi milioi euro inguru ordaindu ditu talde andaluziarrak aurrelariarengatik. 2016an iritsi zen Jimenez talde Realera, eta urte hauetan egindako guztia eskertu dio klubak, bere webgunean argitaratutako komunikatuan.
Mugimendu ugari izaten ari dira azken egunetan Anoetako bulegoetan. Izan ere, duela gutxi Alexander Isak jokalari suediarra iritsi zen Donostiara, Luca Sangallik kontratua berritu zuen eta harrobiko lau jokalariri lehen taldeko kontratua egin zieten.