Mariane Fernandes izango da Bera Beraren datorren denboraldirako azken fitxaketa
Bera Berak Mariane Fernandes brasildarra fitxatu du, eta jakinarazitakoaren arabera, ezker alboko jokalaria talde donostiarraren azken kanpo errefortzua izango da datorren denboraldirako. Fernandes Norvegiako Molde HK Elite taldetik dator eta 23 urte ditu.
Brasilekin junior mailako internazionala izandakoa, bere jaurtiketa indartsuengatik eta joko ikusmen onarengatik nabarmentzen da. 2017-18 denboraldi erdialdean iritsi zen Norvegiara, Brasilgo São Bernardo-SP-tik, eta ligako play-offetako final-laurdenetara iritsi berri da bere taldekideekin.