Herrerako haur txupinazoa, iruditan
Gazte eta helduek gozatu zuten atzo Herreran, Kaotiko, Txapelpunk eta Josetxu Piperrak taldeen kontzertuekin, baina gaur haurren txanda izan da. Eguraldiak lagunduta, giro apartaz gozatu ahal izan dute haur txupinazora hurbildu diren haur guztiek. Luisito eta Luisita ez dira faltatu, eta gozokiak banatzen iritsi dira auzora. Musika, dantza eta haurren zoriontasun aurpegiak izan dira nagusi.