Sarek bere bosgarren urteurrena ospatuko du bihar Donostian
Sarek urrian antolatutako manifestazioa, Donostiako kaleetan. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Bost urte beteko ditu presoen eskubideen aldeko Sare erakundeak, eta hori dela eta, ekitaldi bat egingo dute bihar, ekainaren 16an, Donostian. Miramongo Parke Teknologikoan izango da, 11:30ean, eta ziklo berriari begira “jauzi kualitatibo” bat emango duela adierazi du erakundeak bere sare sozialetan. Ekitaldia irekia da, eta interesa duen edonor joan daiteke.


