Groseko Angelita mozorro dendak ateak itxiko ditu
Donostiako beste saltoki historiko batek ateak itxiko ditu datorren ekainaren 30ean: Groseko Jose Arana kaleko Angelita dendak, hain justu. 50 urte baino gehiago zeramatzan Angelitak donostiarrak inauterietako mozorroetaz hornitzen, eta urte luzez danborrariak eta antzerki taldeak ere jantzi ditu, besteak beste. Itxi aurretik, hilaren 30era arte, likidazio osoan egongo da Angelita.