Herrerako jaiak, iruditan
Giro aparta egon da Herreran asteburu guztian zehar, eta oraindik San Joan bezperako asteburua gelditzen zaie jaietaz gozatzeko. Ostegunean txupinazo eta pintxo pote elegante egin ondoren, Kaotiko, Txapelpunk eta Josetxu Piperrak taldeen kontzertuak izan ziren ostiraleko jarduera indartsuenak. Larunbatean paella lehiaketa eta bazkaria egin zuten, eta haurrek gozatu zuten arratsaldean, haur txupinazoarekin, Luisito eta Luisitarekin eta plazako emanaldiekin. Igandea, ordea, Euskal Jaia eguna izan zen, eta txistulariak, azokak eta dantza izan ziren nagusi. Jaietako irudi politenak galeria batean bildu ditugu.