Hil egin da Grosen erasoa jasan ondoren larri zegoen gizona
Atzo goizean Grosen jasandako erasoaren ostean, hil egin da Errenteriako 61 urteko gizon bat. Erasoaren ondorioz garun-heriotza egoeran geratu zen Donostia Ospitalean. Udaltzaingoa eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da nondik norakoak argitu eta erasotzailea aurkitzeko.
Goizeko 10ak pasta gertatu zen erasoa Mirakruz kalean, Euskal Herria plazatik gertu. Erasoa gertatu eta gutxira joan zen hara Udaltzaingoa. Gizona odoletan topatu zuten, eta larrialdi zerbitzuei deitu zieten. Horrela, lesio larriekin eraman zuten Donostia Ospitalera. Erasoa jasan eta bi ordura garun-heriotza egoeran sartu zen gizona.