85 urteko gizon bat hil da Añorgan gertaturiko auto istripu batean
85 urteko gizon donostiar bat hil egin da astearte honetan 19:00ak aldera Añorgako Cementos Rezolaren atzealdean gertaturiko auto istripu batean. Antza denez, gidaria 20 metroko malda batetik behera erori da bere ibilgailuarekin.
Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak istripuaren lekura joan dira eta gizonaren gorpua autoaren barru harrapatuta zegoela ikusi dute. Gidaria bizitzarik gabe atera dute suhiltzaileek ibilgailutik. Istripuaren arrazoia argitzear dago oraindik,