Ekainaren 23an hasiko dira Dbuseko udako zerbitzuak
Ekainaren 23an, San Joan bezperan, jarriko dituzte martxan Dbuseko udako zerbitzuak, abuztuaren 31ra arte. Gainera, Dbusek jakinarazi duenez, zerbitzu bereziak eskainiko ditu denboraldiko ekitaldi garrantzitsuenetarako.
Garraio publikoaren erabilera sustatzeko Elkartzen duten lineak izeneko kanpaina jarriko du abian, udako hilabete horietarako. Kanpainarekin agerian jarri nahi dituzte “egunetik egunera ehuntzen diren eta Dbuseko autobus lineekin elkartzen gaituzten linea ikusezinak”.
Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte, hiriko gune gehienetan aparteko zerbitzuak egongo direla jakinarazi du Dbusek; izan ere, udan autobusek beranduago egingo dituzte azken irteerak, eta asteko egun guztietan zerbitzuak beranduago bukatuko dira. Honakoak dira zabalduko dituzten ordutegiak:
- 5 Benta Berri: 23:40.
- 8 Gros-Intxaurrondo: 22:22* eta 23:00 (*22:30 larunbatetan eta igandeetan/jaiegunetan).
- 14 Bidebieta: 22:40* eta 23:00 (*22:30 larunbatetan).
- 16 Igeldo: 22:35, 23:05 eta 00:00.
- 18 Seminarioa: 22:30 eta 23:00.
- 19 Aiete-Bera Bera: 23:00.
- 23 Errondo-Puio: 22:30.
- 25 Benta Berri-Añorga: 23:20* eta 00:00 (23:15* larunbatetan eta igandeetan/jaiegunetan).
- 26 Amara-Martutene: 23:00, 23:30 eta 00:00.
- 29 Hego Intxaurrondo: 22:45.
- 32 Puio-Errondo: 22:45* (*22:00 igandeetan/jaiegunetan).
- 36 San Roke-Aldakonea:
- Askatasunaren hiribidetik Konkorrenearantz:
- Lanegunak: 22:20 eta 22:50.
- Larunbatak: 22:20, 22:50 eta 23:50.
- Igandeak eta jaiegunak: 21:50 eta 22:50.
- Askatasunaren Hiribidetik San Roke-Matiarantz:
- Lanegunak: 22:10 eta 22:40.
- Larunbatak: 22:40 eta 23:10.
- Igandeak eta jaiegunak: 21:10 eta 22:10.
- Askatasunaren hiribidetik Konkorrenearantz:
Era berean, Gautxori zerbitzuak goizaldeko 4:00etan amaituko dira, ostiral, larunbat eta jai bezpera guztietan, eta Bulebarretik irtengo dira.
- B1, B2, B3 eta B6 lineak:
- Ostiraletan eta jai bezperetan: 1:00etik 4:00etara, 60 minutuan behin.
- Larunbatak: 0:30etik 4:00etara, 30 minutuan behin.
- B4 linea:
- Ostiraletan eta jai bezperetan: 0:15 + 1:00etik 4:00etara. 60 minutuan behin.
- Larunbatak: 0:15 + 0:30etik 4:00etara, 30 minutuan behin.
- B7 linea:
- Ostiraletan eta jai bezperetan: 1:00 eta 2:00.
- Larunbatak: 00:15etik 3:45era, 30 minutuan behin.
- B8, B9 eta B10 lineak:
- Ostiraletan eta jai bezperetan: 0:30etik 3:30era, 60 minutuan behin.
- Larunbatak: 0:15etik 3:45era, 30 minutuan behin.
Gainera, jaiegunetan 24 Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 27 Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros lineetan autobusak 30 minutuko maiztasunez ibiliko dira, izan ere, hil horietan asteko egun guztietako ordutegiak bateratuko dira.