Errenteriako gizonaren heriotza gaitzesteko elkarretaratzea egin du udalbatzak
Grosen jasandako erasoaren ondorioz atzo hil zen Errenteriako gizona. Heriotza salatzeko elkarretaratzea egin du Donostiako Udalbatzak udaletxearen aurrean. Hildakoaren senideek elkarretaratzean parte hartu dute udal taldeetako ordezkariekin.
Udalak gaitzespen ohar bateratua plazaratu zuen atzo, eta doluminak eman dizkio familiari. Era berean, heriotza eragin duen erasoa gaitzetsi dute.
Udaltzaingoa eta Ertzaintza gertatutakoak argitzeko ikerketa bat egiten ari dira.