Urgull mendira igotzeko eguneroko mikrobus zerbitzua abian jarriko dute

Dbusek mikrobus zerbitzua eskainiko du Urgullera egunero, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra arte. 39 Urgull linearen zerbitzua egunero ibiliko da, Aste Nagusian eta aurreko zein ondorengo egunetan ezik, Pasealeku Berrian barrakak instalatuko dituztelako. Irailean, aldiz, zerbitzua asteburuetan egongo da berriro, Estropadetan izan ezik.
Zerbitzuak 30 minutuan behin izango direla jakinarazi du Dbusek, 11:00etatik 13:30era, eta 17:00etatik 20:00etara. Urgull mendira igotzeko zerbitzuaz gainera, mikrobusak Bretxa eta Pasealeko Berriko aparkalekua garraio publikoz lotzeko aukera emango du.
Urgull alderantz mikrobusa Salamanka pasealekutik irtengo da, honako orduetan: 11:00, 11:30, 12:00, 12:30, 13:00, 13:30, 17:00, 17:30, 18:00, 18:30, 19:00, 19:30 eta 20:00.
Urgulletik, berriz, Santiago bateriatik aterako da mikrobusa, honako orduetan: 11:15, 11:45, 12:15, 12:45, 13:15, 13:45, 17:15, 17:45, 18:15, 18:45, 19:15, 19:45 eta 20:15.