Kaia herritarrentzat izatea aldarrikatu dute
Kaia herritarrontzat lelopean auzoa berreskuratzeko hirugarren eguna egin zuten atzo Donostiako portuan. Parte Zaharreko bederatzi eragilek osaturiko lan mahaiak antolatu zuen, eta hainbat auzotarrek parte hartu zuten.
Eguerdian Kaiko arazoak bisita gidatua egin ondoren, kaiko arrapalan elkartu ziren hamaiketakoa egiteko. Jarraian bainu kolektiboa hartu zuten. Eguraldi ona lagun izan zuten joan zirenek. Haurrek perrita al agua ur jolas tradizionala eginez bukatu zuten eguna.
Auzoa Berreskuratu Eguna, #KaiaHerritarrontzat .
— Parte Zaharrean Bizi (@P_ZaharreanBizi) June 22, 2019
Hemen zenbait argazki.
Erantzun eta konpartitu zurea pic.twitter.com/TTgUkGVkuv