Donostiako Piratek autodefentsa feminista tailerra egingo dute larunbatean
Donostiako Piratak Aste Nagusiari begira daude jada, eta jaien prestakuntzaren baitan, festa giroan ohikoak diren eraso sexistei aurre egiteko egitasmoak lantzen hasi dira aurten ere. Larunbat honetan, hain zuzen, autodefentsa feminista tailerra egingo dute Parte Zaharreko Kijera gaztetxean, 11:00etan, eta bertan parte hartzeko gonbita luzatu diete hiriko emakumeei.
Sare sozialen bidez zabalduriko mezuan hala mintzatu dira: “Indarkeria sexista gure bizitzako esparru guztietan islatzen da, lanean, ikastetxean, etxean… baita jaietan ere. Erasoen aurrean gure tresnarik indartsuena elkartasun feminista dela sinesten dugulako, antolatu dugun autodefentsa feminista tailerrera gonbidatu nahi zaituztegu. Ezagutu, entzun eta saretu gaitezen!”