Gatazka sozialei buruzko liburuxka aurkeztuko du Joxemi Zumalabek Kaxildan
Liburuxkak 'Gatazkak' izenburua dauka, eta asteazkenean aurkeztuko dute, 19:00etan, Amarako liburu-dendan.
Joxemi Zumalabe fundazioak Gatazkak. Borroka moldeak eta kultura politikoa herri mugimenduetan izeneko liburuxka argitaratu du, eta bere aurkezpena egingo du asteazkenean Amarako Kaxilda liburu-dendan. Gatazka sozialen inguruko hausnarketan sakontzeko helburuarekin sorturiko obra tresna gisa planteatu dute bere egileek: “Alde batetik, gaur egun Euskal Herrian gatazkak non eta nola gauzatzen ari diren aztertzeko. Eta bestetik, eskala txikiagoan, gatazken aurrean gure mugimenduaren estrategian pausatzeko galderak egiteko”.
Aurkezpen ekitaldia liburuxkaren inguruko solasaldi batekin osatuko dute, eta argitalpena liburu-dendan bertan eskuratu ahal izango da, 2 eurotan. Gainera, ekainaren 26tik aurrera, Joxemi Zumalabe Fundazioak obra bere webgunetik doan deskargatzeko aukera eskainiko du.