Turistentzako hiru informazio puntu egongo dira udan Donostian
Bulebarreko eta autobus geltokiko informazio guneei hirugarren bat batu zaie, joan den astean ireki baitzuten turistentzako behin-behineko informazio gunea Alderdi Ederren, eta irailaren 29a arte egongo da zabalik. Horretaz gain, informazioa emateaz arduratzen den lantaldea sendotu du udalak, eta baita hiru guneetako ordutegia zabaldu ere. Hau izango da udako ordutegia:
Alderdi Ederreko informazio gunea:
- Astelehenetik igandera, jaiegunak barne: 10:00etatik 20:00etara.
Bulebarreko informazio gunea:
- Astelehenetik larunbatera: 9:00etatik 20:00etara.
- Igandetan: 10:00etatik 19:00etara.
- Jaiegunetan: 10:00etatik 20:00etara.
Autobus geltokiko informazio gunea:
- Astelehenetik larunbatera: 9:00etatik 20:00etara.
- Igandetan: 10:00etatik 19:00etara.
- Jaiegunetan: 10:00etatik 20:00etara.