Autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte Igeldoko jaiak direla eta
Ekainaren 28an hasiko dira Igeldoko jaiak, eta Dbusek autobus zerbitzu bereziak jarriko ditu. Gainera, 16 linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz emango dituzte udan zehar.
Ostiralean, ekainaren 28an hasiko dira Igeldoko jaiak. Ttonttorro astoaren igoerarekin batera lehertuko dira festak uztailaren 2ra bitarte, eta jaiak direla eta, Dbusek zerbitzu bereziak jarriko dituela jakinarazi du. Honakoak izango dira aldaketak:
- Ostirala, ekainak 28: 16 Igeldo linea Gipuzkoa plazatik irtengo da 23:05ean eta 00:00etan, eta B7 Igeldo linea Bulebarretik, 1:00etan eta 2:00etan. B7 Igeldo linea Igeldotik Bulebarrerantz, 0:30ean, 1:30ean eta 2:30ean irtengo da.
- Larunbata, ekainak 29: 16 Igeldo linea Gipuzkoa plazatik irtengo da 23:05ean eta 00:00etan, eta B7 Igeldo linea Bulebarretik, 1:00etan eta 2:00etan. B7 Igeldo linea Igeldotik Bulebarrerantz, 0:30ean, 1:30ean eta 2:30ean irtengo da.
- Igandea, ekainak 30: Ohiz kanpoko irteerak egingo dituzte Igeldotik, 7:00etan eta 8:00etan, eta Gipuzkoa plazatik 7:35ean eta 8:35ean.
Maiztasun handiagoa udaran
Joan den ekainaren 1etik aurrera, 16 linearen zerbitzuak maiztasun handiagoz eskaintzen ditu Dbusek, “ohiko erabiltzaileen, eta turista eta bisitarien garraioa errazteko”. 10:05etik 21:05era bitartean zerbitzu gehiago emango dituzte, denbora botarte horretan zerbitzuen maiztasuna 20 minutukoa izango baita.
Era berean, joan den igandetik eta abuztuaren 31ra arte, 16 lineak gaueko zerbitzu gehiago emango ditu Gipuzkoako plazatik, 23:05ean eta 0:00etan beste bi irteera gehiagorekin. Gainera, Igeldok autobus zerbitzua izango du gauean, ostiral, larunbat eta jai bezperatan, B7 Igeldo Gautxoria, hain zuzen. Gautxoria 1:00etan eta 2:00etan aterako da Bulebarretik, eta Kontxa pasealekutik joango da zuzenean Igeldoraino eta kanpineraino.