Bederatzi talde donostiar ariko dira Easo plazan

Musikagela Fest II egingo dute uztailaren 6an, Amarako Easo plazan. Egun osoz askotariko musika estiloak bilduko ditu jaialdiak. Bederatzi talde donostiar arituko dira oholtzan, eta baita Bartzelonako The Sick Boys banda ere. Tokiko taldeen erakustaldi ederra izango da jaialdia: Los Willys, Latitud 43, Hot Potato Blues Band, Ladrones de Guitarras, Gartxot, Los Hormigones, Raitx, Baiona eta Radiocaster. Eguerdian eta arratsaldean izango dira kontzertuak: 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 23:00etara. Kontzertuez gain, haurrentzako tailerrak izango dira 18:00etatik 20:00etara. Sarrera doan izango da.