'Eta zer gehiago?' proiektua jarri dute martxan Andoni Egañak, Xabier Lizasok eta German Ormazabalek
Xabier Lizaso, Andoni Egaña eta German Ormazabal. (Argazkia: 'Eta zer gehiago?') Andoni Egaña bertsolariak narratzaile lanak egingo ditu Eta zer gehiago? musika proiektuan, Xabier Lizaso eta German Ormazabal piano-jotzaileek euren istorioak piano doinuen bidez kontatzen dituzten bitartean. Ikus-entzuleen artean istorio horien inguruko gogoeta piztea da ikuskizunaren xedea, piano musika eta Egañaren hitzak uztartuz. Ostiralean, ekainaren 28an, joko dute Donostiako Viktoria Eugenia Antzokian 20:00etan, eta sarrerak hamar euroko prezioa izango du. Bestalde, uztailaren 6an Orion joko dute.


