Explorer Donostia programak arkitekto gazte bat Silicon Valleyra bidaliko du
Unai Arejula, Beñat Arejula eta Ion Ivañez donostiar gazteek osatutako taldearen proiektuak irabazi du Explorer Donostia programak eskainitako bidaia, arkitektura errealitate birtualeko teknologiarekin aztertzeko proiektuari esker. Taldeko kideetako bat Silicon Valleyra (San Frantzisko, Kalifornia, AEB) joango da urriaren 31n, nazioarteko beste 55 ekintzaile gazterekin batera. Google, Apple, Facebook eta Airbnb enpresak bisitatuko dituzte, besteak beste, eta Standforden moduko unibertsitateetan ikastaroak egingo dituzte. Helburua ekintzaile gazteak inspiratzea da, dituzten proiektuak nazioartera ateratzeko eta finantziazioa bideratzeko.
Ondare du izena hiru donostiarren proiektuak, eta guneak modu birtualean sentitzeko eta bizitzeko aukeraren ingurukoa da. Altzarien salmenta hobetzen eta bideratzen duen sistema bat darama proiektuak, sustatzaileei, higiezinen konpainiei eta partikularrei zuzendutakoa.