PUC programan parte hartzeko zortzi proiektu hautatu dituzte
Donostiako Ekonomia Sustatzeko Zinegotzigoak abian jarritako negozio berritzaileen PUC programarako proiektuak aukeratu ditu. Aholkularitza, tutoretza eta frogatze zerbitzua eskaintzen die hiriko merkataritza sektoreko enpresa ideiei.
Aurten 32 eskaera jaso dituzte, eta horietatik zortzi aukeratu. Esaterako, aisialdiko proposamenen plataforma bat (Marketplace), gorputza eta emozioak zaintzeko eskola bat, eta luxuzko paper salmentako proiektu bat.
Parte hartzaileak prestakuntza bat jasotzen ari dira. Taldeko zein banakako saioak Puntu Dendan (Gipuzkoa Plaza 7) egiten ari dira, astelehenetik ostiralera. Bi hilabeteko iraupena izango du. Hilaren 17an hasi zuten lehena eta uztalaren 24a bitarte iraungo du. Bigarrena, berriz, irailaren 2tik 13ra izango da.